• Pottoka

    Haur eskola

Zer eskaintzen dugu?

Kontutan hartzeko puntuak

Zer da egokitze epea? Haurra eskolan sartzen denean beharrezkoa duen denbora, batez ere sentimendu aldetik, egoera berri batera pasatzeko. Haurrek denbora behar dute espazio, lagun eta hezitzaile berriak ezagut eta gustora sentitzeko.

Denboraldi honetan haurrak ez dira egokitu behar diren bakarrak, gurasoek eta hezitzaileek bere denbora behar dute egoera berrira moldatzeko. Gurasoei beldurrak, zalantzak eta batzuetan deskonfidantza sortzen zaie, egoera normalak izaten dira eta lasaitasunez pasako dira.

Haurrek denboraldi honetan jarrera ezberdinak izan ahal dituzte, izugarrizko alaitasuna, egonezina, mugimendu haundia baina honen aurrean honako jarrera hauek ere gerta daitezke :etengabeko negarrak, erasoak, bere gauzak (jostailuak, arropa, manta...) bortizki eustea edo hasieran ongi pasatzea eta hortik denbora batera negarrez hastea. Jarrera hauek oso normalak izaten dira eta beste modu batez ere ager daitezke lotsatiak diren haurrengan, isolamenduak, tristura... edota adierazpen fisikoak: goitikatzeak, kakalarriak, ez jatea, gaizki loegitea... Baina zuek gurasoak lasai egon! Adierazpen arruntak dira eta onuragarria da norberak sentimenduak azaltzea. Hona hemen aholku batzuk hobe eramateko garai hau:

  • Arazoak egotea ezin da saihestu, hala ere, zuen lasaitasuna eta konfidantza laguntza hoberena izan daiteke.
  • Haur bakoitza ezberdina da eta ezin dugu esan eredu zehatz bat dagoela, beraz edozein mementutan egokitze epea aldatu ahal da.
  • Hasi baino lehen komenigarria da eskolaz hitz egitea, inoiz ez modu negatibo batez (hor ikasiko duzu ongi portatzen!).
  • Haur-eskolako ingurua eta egoitza ezagutzen badute, hobe!
  • Haurra ekartzen duzuenean egin lasai, presarik gabe baina agurra motza eta matekiro izan beharko da.
  • Segurtasuna eman ahal dion zerbait ekarri nahi badu (txupetea, bere panpina...) ekar dezala,dena den eta garai hau gainditu ahala hobe da bere gauzak takilan gordetzea.
  • Gorabeherak izan daitezke.
  • Edozein zalantza baduzue guri komentatu lasaitasun osoz.

Haur guztiek gauza batzuk ekarri beharko dituzte eta sarrerako takilan gordeko dira. Hona hemen ekarri beharreko zerrenda:

  • 2 argazki txiki eta beste 2 haundi.
  • Toallitak .
  • Pardelak.
  • Goitik behera aldatzeko arropa..
  • Ura edateko edalontzia edo biberoia.
  • Argazkiekin egindako ipuin plastifikatua (haurraren familia, lagunak, toki ezagunak...)
  • KUOTAK: Hilabeteko kuotak hilabete hasieran eta bankuko kontuaren bidez edo eskuz ordainduko dira. Plaza gorde ahal izateko 10 hilabetez egon beharko dute.
  • ARROPA: Haurrak eroso egoteko eta pardelen aldaketa errazteko, txandalekin etortzea ezinbestekoa da. Buzoak, petoak, tiranteak eta gerrikoak ezin dira ekarri. Nesken ile-urkilak eta gomak oso arriskutsuak izan daitezke ahora sartu ahal dituztelako. Arropan izena jarri behar da.
  • AZKAZALAK: Oso motzak eraman beharko dira BETI.

Ordutegia

Sarrera Irteera
7:30etik 9:45era. 11:30etik 12:00etara.
Bazkaltzera 12:00etan . bazkaldu ondoren, 13:00etik 13:15era.
Lotara 13:00ean. Arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara (goizeko txandakoentzat).
Arratsaldekoentzat 15:30etik 16:00etara. Arratsaldeko 18:30etik 19:30era (arratsaldeko txandakoentzat).

Haurrak GEHIENEZ 8 ORDUZ egon daitezke eskolan.

Ordutegi desberdinak daude egokitzealdirako.

Beti errespetatu beharko da hasieran erabakitako ordutegia; arrazoi bereziren batengatik aldatu behar bada, NAHITAEZKOA da hezitzaileei jakinaraztea.

Tarifak

  • Prezioak
  • Egun osoz

    380 €
  • EGUN ERDIZ
    bazkariarekin

    300 €
  • Egun erdiz

    220 €
  • Matrikula: 100 EURO
  • Anai-arreben kasuetan, bigarrenari %25a deskontatuko zaio hilabeteko kuotan eta matrikulan %50a.
  • Ordutegietan malgutasuna dago
  • Jarri gurekin harremanetan
  • Arratsaldeko talde bereziak 17 etatika 19 etara
  • 2 egun/astean

    55 € hilabeteko
  • 3 egun/astean

    75 € hilabeteko
  • 5 egun/astean

    120 € hilabeteko
  • 18 hilabete-3 urte bitarteko haurrentzat Sozializazioa euskaraz
  • Matrikula: 100 euro
  • pottoka@haureskolapottoka.com / 948135957

Kontaktua

Mapa